Baliteke bihar amaitzea Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko otsailaren 21a

Algortako Telletxe plazatik 20:00etan abiatuta, manifestazioa deitu dute biharko Uribe Kosta eskualde mailan, Espainiako Auzitegi Nazionalean Endika Lejarzegi, Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Galdakao, Bilbo eta Durangoko beste zortzi gazteren kontra egiten ari den epaiketa salatu eta guztien askatasuna aldarrikatzeko. Epaiketak bihar jarraituko du, defentsaren lekukoen eta peritoen deklarazioekin. Amaitu ere, bihar amaituko dela espero da, nahiz eta seguru ez izan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun