Koska irrati askea erasotua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 22a, 00:44

Uribe Kostako Koska irrati libretik zuengana zuzentzen gara aurreko astean egondako gertakizun baten berri emateko. Aurreko asteko "Interviu"n (otsailaren 14) "Getxo un pueblo en la diana de ETA" izeneko erreportajea zetorren. Beste gauza batzuen artean, ETA erakunde armatuak Getxon egindako ekintzak, alkatearen eta zinegotzi batzuen iritziak, kotxe bonba baten argazkia... zetozen. Guzti horren artean, Koska irratiaren inguruko informazioa eta datuak, irratia eta kultur elkartea ETA, ezker abertzalea eta Y taldeekin lotuz. Guk gogorki salatzen dugu kriminalizazio saiakera hau. Koska irratia ez dago inolako ideologiaren menpe eta ez du diru-laguntzik jasotzen. Asanblearioak gara eta autogestioan oinarretzen dugu gure funtzionamendua.

Guzti hau argitzeko Koska irratia zer den azalduz komunikatu bat atara dogu, eta bi deialdi dauzkagu ostiralerako (hilak 25):

1) Goizeko 11:00etan Algortako Telletxe plazan prentsaurrekoa.

2) Arratsaldeko 20:00etan Leioako Udondo gaztetxean kontzertuak eta jaia: Kloratita, Ekin eta UKabilkada. Sarrera 3 euro.

Harremanetan jartzeko:
e-posta: koskaidatzi@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun