Testu liburuetan euskal edukien presentzia aztertzen duten bi liburu kaleratu ditu EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 22a, 13:17

Gurutze Ezkurdia, Begoña Bilbao eta Karmele Perez Urraza Pedagogian doktoreek idatzitako "Euskal curriculuma ala Euskal dimentsioa curriculumean" eta hasieran aipatutakoaren "Curriculuma eta ingurunea Euskal Herrian" izenburuko liburuak aurkeztuko dira bihar hedabideen aurrean, Bilboko EHU-BBK etxean, antzinako Zazpi Kaleetako gaztetxean, 10:30ean. Lanok euskal ikasleek XX. mendean zehar erabili dituzten testu liburuetan euskal edukiak nola jorratu diren aztertzen dute. Besteak beste, hiru egileen tesiak zuzendu dituen Paulo Iztuetak parte hartuko du ekitaldian. EHUko katedraduna eta Utriusque Vasconiae argitaletxeko arduraduna da bera.


Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun