Oskar sarietan egongo da Miren Azkarate Ibarretxetarren filmari laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 22a, 13:37
Miren Azkarate eta Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta sailburuordea, hurrenez hurren, Hollywoodera joango dira Film Labur Onenaren Oskar sarirako hautagaia den "7:35 de la mañana" film laburrari babesa adierazteko. EAEko gobernuaren laguntzarekin, Ibarretxe & Company enpresak ekoiztua izan da, Javier, Esteban, Jose Miguel eta Santiago Ibarretxe anai getxoztarrek sortutakoa zeinean Eduardo Carneros bazkidea den (udalerrikoa ere bai). Nacho Vigalondo kantabriarrak idatzi, protagonizatu eta zuzendu du.
Kultura Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez, Miren Azkarate sailburua pelikularen ekoizleekin batera izango da otsailaren 27ko sari banaketa ekitaldian. Nacho Vigalondo eta Ibarretxetarrak egun batzuk daramatzate dagoeneko Los Angelesen, filma sustatzeko jardueretan parte hartzeko.

"7,35 de la mañana" film laburra Ibarretxe and Companyren ekoizpen bat da, Eusko Jaurlaritzaren partaidetzarekin garapen zinematografikoaren 2002ko deialdiaren baitan. Film laburrak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Kimuak programan ere esku hartu zuen Vigalondoren pelikulak 2003an.

Gaiaren inguruko berriak:

Oskar sarietan hautagaia izango du Getxok (2005 Ots 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun