'Egunkaria'ren itxiera salatuko dute bihar Europako Parlamentuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 22a, 13:57

Josu Ortuondo (EAJ) eta Bernat Joan (ERC) eurodiputatuek "Euskaldunon Egunkaria"ren itxieraren bigarren urtemuga salatuko dute asteazken honetan Europako Parlamentuan, gaur jakinarazi dutenez. Ortuondok eta Joanek prentsaurreko bat eskainiko dute Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan, Gorka Knörr (EA) Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kidearekin batera. Bertan, "adierazpen-askatasunak Euskal Herrian jasan duen erasoa" kritikatuko dute.

Halaber, ildo politiko desberdineko Europako diputatuek sinaturiko adierazpen bat aurkeztuko dute, non egoera honen aurrean duten kezka azaltzen duten. Joan den ostirala arte 16 eurodiputatuk sinatu zuten adierazpena.

Gaiaren inguruko berriak:

Egunkariaren Alde Elkartea sortu dute (2005 Ots 21)

'Egunkaria'ren itxiera salatzeko ekitaldia egingo da etzi (2005 Ots 18)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun