Kablerik gabe eta dohainik interneten aritzeko aukera Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 22a, 19:00

Kultur Leioa aretoan eta alboan dauden José Ramón Aketxe eta Errekalde plazetan jarritako Wi-Fi sareari esker, interneten sartu ahal izateko aukera eskaintzen die gaurtik aurrera herritarrei Leioako Udalak. Kablerik ez du behar aipatu sistemak datuak uhinen bitartez igorri egiten direlako. Gainera, dohainik da zerbitzua eguneko ordu batez sarean ibili ahal izateko txartelan ematen ari baitira kultur zentroan. Hamar ordenagailu eramangarri jarri dituzte bertan. Guztira, 28.000 euro inguruko aurrekontua dauka egitasmoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun