Ez naiz europarra - Gabi Basañez / EHEko kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 22a, 19:30
(...) Europako Banku Zentralak eta banku zentral nazionalek, edo euren talde zuzentzaileetako partaideetako inork ezin izango du zuzenbiderik eskatu edo onartu Batasuneko organo edo organismoetatik, ez eta partaide diren Estatuetako Gobernuetatik, ez eta bestelako organoetatik (...) Europako Itunaren III. Atalean 9. puntuan
Horra hor Hego Euskal Herrian %25ak baietz esandakoaren pasarte bat.

Herriak eta minorizatutako hiztunak mapatik desagerturik gauden bitartean, gutaz aipamen galkorrena ere egin dadin organu guztietan mesedez, otoi eta arrenka ibili behar dugun bitartean, Europako handiki eta jauntxoak dena libre. Nahi dutena egin dezakete.

Denboralea dator iparretik. Baietza bozkatu duten guzti horiek zehatz jakingo ez duten arren, eta abstenitu den %60a nahiz eta paso egin nahi, galerna gainean dugu. Ez nau asebetetzen ezetza gurean desberdintasuntzat jo izana. Ez dut desberdin izateko inolako gogorik, naizen bezalakoa izateko askatasuna behar dut. Eta ukatu egiten didate.

Esan daiteke, eta badadil bazterretan, gehiengoak ez diola oneritzirik eman Itunari. Egia. Baina abstenitzen denak beste botoen esku uzten du bideragarritasuna. Holan da. Erreferenduma kontsultiboa zela gaineratu dakioke. Zelan ez ba!. Baina orotariko bankuek,gero eta esku gutxiagotan gero eta diru gehiago pilatuz, mundu gehienaren miseria eta gure bizitza nola antolatu politikoei agintzen dieten banku berberok, eskuak libre. Eta noraino!

Erabaki handietan gehiengoak ez omen du nahi parte hartzerik, eta ondo ondoko erabakietan ez digute uzten ( TAV, boroa, Txingudi, hizkuntz eskubideak...). Beste batek erabaki dezala,

Dakienak, dabilenak. Patriarkalismoaren zantzu ozena. Hizkuntza eta kultur aniztasuna, herrien eta pertsonen arteko berdintasuna, langileen eskubideak, naturarekiko harreman orekatua eta elikadura eskubidearen aurka hartzen diren erabaki handietan ez dugu esku sartzerik nahi, antza. Gero, eztandak gure ondoan jo ezkero, larri aurpegia.

Bankuak gobernu dira. Bankuena da Europa. Ni ez naiz bankerua, ez naiz europarra. Neu eta neure herria zilegitzat joten dutenekin, zintzo aritzeko prest daudenekin, harremanetan jarraituko dut. Jarrai dezagun.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun