Ostiral honetan 25 urte egingo ditu EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 22a, 19:42

Datorren ostiralean (otsailak 25), 19:00etan, Leioako Artaza Jauregian, Euskal Herriko Unibertsitatearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo da. Hain zuzen ere, EHUk bere izate osoa lortu zuen 1980ko otsailaren 25ean, unibertsitateko iturrien arabera, hamar urte pasatxoan Bilboko Unibertsitatearen izenpean jardun eta gero; "nahiz eta 1977az geroztik euskal unibertsitate barruti osoa hartzen zuen bere baitan", gogoratu dutenez. EHUko arduradunen arabera, izen aldaketa baino gehiago, aspaldiko proiektu baten gauzapena izan zen: "1936an sortutako eta Gerra Zibilaren oldarrak handik gutxira desagertarazitako Euskal Unibertsitatearena".

Urtemuga hau ospatu eta urtean zehar egingo diren zenbait ekitaldiri hasiera emateko, Leioako Artaza Jauregian harrera egingo zaio jendeari. Ekitaldian Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Juan Ignacio Pérez errektoreak parte hartuko dute. Bertan kargu publikoak eta gizartearen ordezkariak egongo dira, baita unibertsitateko errektore ohi batzuk ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun