Gazta azoka egingo dute asteburuan Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 22a, 19:54

Otsailaren 25etik 27ra, Gazta Azoka izango da Algortako Telletxe plazan, Bertan, bisitariek jaki aparta horretaz gozatu ahal izango dute. Hainbat mota eta jatorrietako gaztak dastatu eta erosi ahal izango dira, ore biguneko gaztatik Idiazabal gaztara: ahuntz-gazta, ardi-gazta, "tetilla", Erronkarikoa, gazta urdina, gazta freskoa... Guztira, 11 saltoki izango dira, jatorri oso ezberdinetako ekoizlek parte hartuko dutelarik. Ostiraletik igandera, Hego Euskal Herria, Caceres, Galizia, Asturias, Kantabria, Segovia eta Burgoseko ekoizleak euren produktuak eskainiko dituzte honako ordutegietan: goizez, 11:00etatik 15:00etara eta, arratsaldez, 17:00etatik 22:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun