Horiek arautzeko, bi helburu hartu dira kontuan: urteko edozein momentuan gizarte-larrialdietarako laguntzak jaso ahal izateko aukera ematea eskatzaile guztiei, eta lehentasun irizpide batzuk aintzat hartzea, eskatzaile bakoitzaren beharren arabera. Araudi berri honen abantailik nagusiena, Urkizak zehaztu duenez, laguntza hauek ematerako orduan gizarte langileen balorazioan ezarri beharko dituzten irizpideak bateratzean datza.
Gizarte-larrialdietarako laguntzak
Getxoko Udalak etxebizitzaren alokairua eta bera zaintzea lehenetsiko ditu, baita konponketak, instalakuntzak edo altzarien erosketa ere. Urkizak azaldu duenez, etxebizitza bat alokatzeko behar diren 100 eurotatik 80 emango ditugu, hileko 216 euro emango direlarik gehien jota, Eusko Jaurlaritzaren dekretuak agintzen duen bezala.
Oinarrizko beharrizanetarako laguntzak
Oinarrizko beharrizanetarako laguntzak ematea ere aurreikusten da, hala nola, betaurrekoak edo audifonoak erosi edota hortzaginak konpontzeko.
Giza izaera duten eta aldizkakoak ez diren dirulaguntzen edo ANPS deritzanen harira, edozein motatako trebakuntza ikastaroetako matrikulazioak, izenemoteak eta asistentziak; ikasketak egiteko materiala edota gerora pentsioa edo antzeko prestazioren bat jasotzea galaraziko duten Gizarte Segurantzaren kuota ordainketen atzerapena bezelako gaiak hartzen dituzte beren baitan.
Laguntza hauez baliatu ahal izateko, hala nola, adinez nagusia izan beharko da eskatzailea. Horretaz gain, Getxon erroldatuta egon beharko da laguntza eskatzen den eguna baino sei hilabete lehenago gutxienez", gastuei aurre egiteko adina diru ez eduki eta udal gizarte langileekin adostutako giza-eskuhartzerako plan integral batean parte hartu beharko du.