Aldaketa ekimenaren manifestuan "terrorismoa biziki gaitzestea eta biktimen memoria erreibindikatzeaz" aparte, "Euskadiko gizartearen aniztasuna" dela-eta "itunean eta demokrazia anitzean oinarritzen ez" bada "Euskadi edozein erainkuntza politikoa" baztertzea eta Espainiako "Konstituzio eta Estatutuaren babespeko eskubide eta askatasunean sortutako autogobernua" defentzatzea jasotzen da.
Plataformako kideak
Plataformak behin baino gehiagotan bere independentzia aldarrikatu du, baina alderdi abertzaleek Patxi Lopez Lehendakaritza eramateko lobbytzat daukate. Besteak beste, kolektibo horretan honako hauek daude:
- Mertxe Agundez Getxoko Udalak B eta D ereduen alde abiatutako kanpaina "baztertzailea" zelakoan salatu zuen Ararteko ohia.
- Imanol Zubero EHUko soziologia irakaslea, EEko militante ohia eta Bakearen Aldeko Koordinadorako kidea.
- Joseba Arregi EAJrekin Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izandakoa eta Kultura sailburu ohia.
- Santiago Bengoa EAEko CCOOren idazkari nagusi ohia.
- Gorka Landaburu "Aldaketa16" aldizkariko zuzendaria.
- Francisco Egea PSErekin Eusko Jaurlaritzako ekonomia sailburu ohia.
- Roberto Lertxundi medikua, Bilboko Euskalduna klinikako presidentea eta EEko legebiltzarkide ohia.
- Jose Ramon Recalde PSErekin Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Hezkuntza sailburu ohia eta Deustuko unibertsitateko irakaslea.
- Antonio Rivera Historia Garaikideko katedraduna EHUn eta Arabako campuseko errektoreordea izandakoa.
- Nati Rodriguez Fernando Buesa Fundazioko lehendakaria.
- Carlos Trevilla EAEko UGTko idazkari ohia eta EAEko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kidea.
- Andoni Unzalu Aurten Bai Fundazioko lehendakaria.
- Javier Corcuera EHUko katedraduna.