Ez gaude inolako ideologia politikoarekin lotuta: partaide bakoitzak bere ideiak ditu, guztiak berdinak ez direlarik.
Ez gaude inolako indarkeriaren alde: arazoei irtenbide bat emateko nahiago dugu hitz egiten konpontzea.
Ez dugu diru laguntzarik jasotzen: autogestioan oinarritzen dugu gure ekonomia.
Asanblearioak gara, astelehenero 19etan biltzen gara Algortako kultur etxean, eta ateak zabalik dituzue. Orain inoiz baino gehiago anima zaitezte programak egiten!
Adierazpen askatasunaren eta euskal kulturaren aurkako eraso gehiagorik ez!
Harremanetarako: koskaidatzi@euskalerria.org
Gaiaren inguruko berriak:
Koska irrati askea erasotua (2005 Ots 21)
Areetako bonba-autoa aitzaki hartuta Getxon bizitzea "itogarria" dela plazaratu du 'Interviu'k (2005 Ots 21)