Leioa Mendi Taldeak antolatuta, Arabako Toloño mendirako igoera izango da datorren igandean, otsailak 27, Bastidako ibilbidetik. Txangoa goizean egingo da, geroago Mendi Taldeak bazkaria antolatu baitu Lantziegon. Toloño mendi ederra da (1.263 m.), euskal mendizale orok ezagutu beharreko horietakoa. Gainaldean tontor ugari ditu eta ez da erraza altuena zein den asmatzea. Interesatuta dagoena osteguneko 21:00ak arte eman dezake izena elkarteak Sakoneta polikiroldegian duen egoitzan edo 689 721 917 telefonoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!