Bertan behera geratu dira metroan deitutako greba deialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 23a, 19:11
Biharko, otsailak 24, eta martxoaren 3rako Metro Bilbaon ordezkatuta dauden sindikatuek deitutako lanuzteak bertan behera gelditu dira, ELA, LAB, CCOO, UGT eta CIMek enpresarekin hitzarmen kolektiborako aurre-akordio bat sinatu eta gero. Aipatu sindikatuek "aurrepausu garrantsitzutzat" jo dute gaur sinatutakoa, ekaineko burutuko diren hitzarmen kolektiboko negoziazioei begira. Besteak beste, Vascopress agentziak zabaldu duen arabera, onartutako puntuen artean daude gaur egungo geltokien titularitate sistema mantentzea, langile berriak Metro Bilbaok zuzenean kontratatzea, lan antolakuntzan hobekuntzak sartzea, Sopelako tailerretako lanetan azpikontratazioa ez erabiltzea eta KPIren igoerak onartzea.
Adostutako sistemaren arabera, langileen soldata %3 igoko da 2004an; 2005ean igoera 2004ko KPI eta %0,9 izango da; 2006an, 2005eko KPI eta %1,1 eta, azkenik, 2007an, 2006ko KPI eta %1,3.

Metro Bilbaok jakinarazitakoaren arabera, ESK sindikatuak ez du oraingoz aurre-akordioa onartu, baina enpresak ez du baztertzen egunean zehar egitea.

Bestalde, Metro Bilbaon akordio batera ailegatu izanak ez du eraginik izango Areeta-Larrabetzu autobus linean aurreikusita dauden lanuzteetan. Linea horiek Bizkaibuseko zerbitzua ematen dute eta Autobuses de Lujua enpresakoak dira.

Gaiaren inguruko berriak:

Greba dela eta bihar metrorik ez da egongo hainbat ordutan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun