Bertan behera gelditu da berriro epaiketa, data zehatzik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 23a, 12:14

Espainiako Auzitegi Nazionalean hamaika gazte bizkaitarren aurka egiten ari den epaiketa bertan behera gelditu zen atzo, horien abokatuek eskatuta, epaitegiak "auzitegiko medikua aurkitzerik ezin izan" zuela jakinarazi ostean. Data zehatzik ez dute jarri oraindik epaiketa jarraitzeko. Galdakaoko Guardia Zibilaren koartela erasotzea leporatzen diete Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi algortarrei eta Galdakao, Bilbo eta Durangoko beste zortzi lagunei, bakoitzarentzat 22 urteko kartzel-zigorra eskatzen dutela. Bitartean, Espainiako Poliziak ordu eta laurden eduki zituela atxikituta Castellanan eta autoa miatu zutela salatu dute Madrilera joan ziren Algortako auziperatuen senide eta lagunek. Algortan, berriz, berrogehi bat lagun egin zuten manifestazioa iluntzean gazteen askatasuna aldarrikatzeko.

Bertan behera gelditu da berriro Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxea algortarren eta Bilbo, Galdakao eta Durangoko beste 8 gazteren kontrako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Oraingoan forentsea ez zen agertu deklaratzera. Defentsak horren deklarazioa ezinbestekotzat jotzen du, eta horregatik atzeratu da epaiketa. Oraindik ez da epaiketa jarraitzeko datarik finkatu. Bestela, atzoko saioan, atxiloketa eta interrogatorioetan parte hartu zuten bi ertzainek deklaratu zuten inkomunikazioan tratu ezin hobea eman zietela atxilotuei eta esan zuten akusatuek euren borondatez deklaratu zutela!

Bestealde, epaitzen den kale-erasoko arduradun modura agertzen den auzipetu bat ekintza gertatu zen unean beste leku batean zegoela deklaratu zuten beste ertzain bik. Izan ere, auto istripua izan zuen gazte horrek, eta ertzainak zeuden berarekin gertakarien orduan. Mutil hori kale-eraso horretan izatea ezinezkoa zela adierazi zuten ertzain hauek.

Atxiloketak Castellanan

Madrilera joan ziren Algortako auzipetuen familiar eta lagun batzuk atxilotu zituen poliziak 90 minutuz. Bazkaltzera joan ziren autoz, eta bueltatzean, Castellanan bertan, poliziak inguratu eta atxilotu zituzten. Hasieran intimidatzen ahalegindu ziren, baina gero identifikatu, autoa miatu eta kalean bertan eduki ondoren joateko agindu zieten.

Manifestazioa Algortan

Epaiketa honen harira manifestazioa egin zen atzo Algortan. Batzokiaren aurrean 20 minutuko kontzentrazioa eta torturaren parodia egin ziren. Parodia errealistegia iritzi zioten itxuraz, edo salaketak beren egoitzari kalte egiten ziola, eta kontzentrazioa amaitu orduko agertu ziren Ertzaintzaren hiru auto abiada bizian.

Informazio gehiago:
http://oihua.webgune.net
e-posla:oihua@barrutik.org


Gaiaren inguruko berriak:

Baliteke bihar amaitzea Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 21)

Senideek iragarri bezala, Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegi epaitzen hasi dira (2005 Ots 17)

Bertan behera gelditu da Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 14)

Baliteke berriro atzeratzea Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa (2005 Ots 11)

Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa otsailaren 14an hasiko da (2005 Urt 27)

Otsailean epaituko dituzte Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi (2005 Aza 18)

Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)

Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxeari 22na urteko kartzel zigorra jarri nahi diete (2004 Urr 08)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun