Larunbatean izango TxaTxan gazteentzako elkartearen aurkezpen jaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 23a, 19:56

Salbuezpen moduan, Sopelako Kultur Etxeko 3. solairuan daukaten egoitzaren ateak zabalduko ditu mundu guztiarentzat, otsailaren 26an, udalerrian sortu berri den TxaTxan gazteentzako elkarteak. Izan ere, larunbat honetan, aurkezpen jaia egingo dute, 17:00etatik aurrera, udal pilotalekuan (egoitza parean). TxaTxan 10 eta 14 urte bitarteko Sopelako gazteei zuzendutako talde berria da, hau da, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleak erakartzeko asmoarekin sortu da.

Gaiaren inguruko berriak:

TxaTxan umeentzako eta gazteentzako elkarteak martxoan ekingo dio lanari (2005 Ots 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun