Maidagan eta Urdulizko igarobideak lurperatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 23a, 21:33

Tartean, Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak lurperatzea onetsi du gaur Bizkaiko Garraio Partzuergoak. Getxo aldekoak izango dira egingo dituzten lehendabiziko lanak, 2005eko bukaeran edo datorren urtean hasiko baitira. Bertan, 1.250 metro luzerako tunela egiteko asmoa dute eta Bidezabal eta Berango artean geltokia berria egingo dute, Iberberango izenekoa, Goñi gasolindegitik hurbil. Uribe Kosta eskualdeko beste udalerrian, berriz, baliteke 2007an hastea eta 900 metroko trenbide zatia jarriko dute lur azpian, baita geltokia bera ere, hainbar iturrien arabera. Lanen aurrekontua 17 eta 18 milioi eurokoa da, hurrenez hurren, eta obrak egiteko epea bi urtekoa kasu bietan.

Jose Luis Bilbao Garraio Partzuergoko presidente eta Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazi duenez, "munduko metrorik modernoagoan dauzkagun bi gune beltz paretik kentzea lortuko dugu". Iñaki Zarraoa Getxoko alkatea ere pozik agertu da Maidaganeko igarobidea lurperatuko delako. "Ezkerraldeko udalerriei agertu beharreko elkartasunagatik itxaron behar izan dugu", aipatu du udal mandatariak, gai horren inguruan azken urteotan herritarren, alderdi politikoen eta udal arduradunen artean zabaldutako tira-birei garrantzia kenduz.

Gaiaren inguruko berriak:

Maidagan eta Urdulizko igarobideen lurperatzea otsailaren 23an erabakiko da (2005 Urt 20)

Leioa-EHU tranbiaren proiektua ikusgai egongo da bihartik aurrera Leioako udaletxean (2005 Urt 19)

Maidaganeko pasagunea "ahalik eta azkarren" lurperatzea eskatu dute auzokideek (2005 Urt 14)

Maidaganen lanak egitekotan "auzotarren ahaleginari esker" izango da Getxoko PSE-EEren ustez (2005 Urt 14)

Hiritarrei iruzur egitea leporatu dio PPk Jose Luis Bilbaori (2005 Urt 14)

Ez dago akordiorik Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak lurperatzeko (2005 Urt 14)

Zarraoak metroko lurperatze lanak Getxoko udalerri osora zabaltzea eskatu du (2005 Urt 12)

Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak 2007an lurperatuko dituzte (2005 Urt 12)

Aldundiak Maidagan eta Urdulizen trenbidea lurperatuko duela iragarri du (2005 Urt 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun