Prest izan diruzorroak Korrikari laguntzatxoa emateko!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 23a, 22:27

Euskal Herriko kale, auzo eta herri guztietan bezala, Uribe Kosta eskualdean ere otsailaren 24tik 27ra bitartean egingo da Korrika 14ren aldeko diru-bilketa. Bihar Leioako EHUko campusean hasi eta Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Barrika, Sopela eta Leioan igande eguerdian bukatu –Itzubaltzeta / Erromo-Areeta (otsailak 25, ostirala) eta Urduliz, Berango eta Algorta (otsailak 26, larunbata)– itsulapikoa eskuan dutela ibiliko dira AEKko irakasle eta ikasleak, laguntzera ingurutzen zaizkien guztiekin batera. Hortaz, prest izan diruzorroak Korrikari laguntzatxoa emateko!

Hauexek dira 24-27 bitartean Korrika 14ren alde Uribe Kostan egingo diren diru-bilketen hitzorduak:

Otsailak 24, osteguna

- Leioako EHUko campusean, 15:00etatik 17:30etara.

Otsailak 25, ostirala

- Itzubaltzeta / Erromo-Areetan, 20:00etatik aurrera.

Otsailak 26, larunbata

- Urduliz eta Algortan 12:00etatik 14:00etara eta Berangon eguerdian.

Otsailak 27, igandea

- Eguerdian, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Barrika, Sopelan eta Leioan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun