Ertzaintzak desalojatutako kanpaldiari buruz galdetuko dio Zarraoari Getxo Biziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 24a, 19:48

"Protesta baketsuak debekatu?" izeneko interpelazioa auzkeztuko du biharko Getxoko Udal Batzarrean Getxoko ezker abertzalearen herri plataformak. Iñaki Zarroak zuzentzen duen Udal Gobernuari otsailaren 11n Ertzaintzak Areetako Xake plazatik desalojatutako 18/01 sumarioaren kontrako kanpaldiaz galdetuko dio Getxo Biziak: "Areetako Geltoki Plazan desalojatutako kanpaldia dela eta, zeren eta astakeria, demokraziaren aurkako eta faxista beste izenik merezi ez duten sumarioen aurka protesta egiteko bide zibil eta baketsuak oztopatzen badira, zein al da Getxoko gazteei eta herritarrei oro har protesta egiteko uzten zaien bidea?".

"Protesta baketsuak debekatu?" interpelazioa hitzez-hitz:

Segik 18/01 Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra deitutako mobilizazio astearen barruan otsailaren 10ean iluntzean 20 gaztek kanpaldia prestatu zuten Areetako Geltoki Plazan. Lehenengo txandan, zortzi lagun pasatu zuten gaua bertan. Biharamunean goizean, Espainiako Poliziaren helikoptero baten bisita izan ostean, Ertzaintzak desalojatu egin zituen mehatxuen artean. Ertzaintzaren Erandioko Prentsa Bulegoaren arabera desalojoaren agindua Getxoko Udalak eman zuen.

Getxo Biziak Xake plazara hurreratutako ertzainen jarrera salatu nahi du eta bereziki 18/98 bezala ezagutzen den makro sumarioaren aurka protesta egiteko plaza publiko baten paratutako kanpaldi baketsua Getxoko Udalak desegiteko agindua eman izana.

Zeren eta astakeria, demokraziaren aurkako eta faxista beste izenik merezi ez duten sumarioen aurka protesta egiteko bide zibil eta baketsuak oztopatzen badira, zein al da Getxoko gazteei eta herritarrei oro har protesta egiteko uzten zaien bidea?

Getxon, 2005eko otsailaren 22an.

Gaiaren inguruko berriak:

Ertzaintzaren jarrerari "harroputza" deritzo ezker abertzaleak (2005 Ots 11)

Ertzaintzak Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra Areetan egindako kanpaldia desalojatu du (2005 Ots 11)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun