Santa Eugenia plaza berriaren diseinua auzotarrek erabakitzea eskatuko du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 24a, 21:02

Areetako Ondategi kalean segurtasun neurriak areagotzea eskatzeaz gain, beste hiru mozio aurkeztuko ditu biharko osoko bilkuran Getxoko PPk. Besteak beste, behin Santa Eugeniako aparkalekuetako lanak amaituta, gaineko plazak nolakoa izan behar duen auzotarrek beraiek erabaki dezatela planteatuko dio udalbatzari. Marisa Arrue popularren bozeramaileak azaldutakoaren arabera, "egokia izan daiteke udalerriko arkitekto gazteei bideratutako lehiaketa deitzea, beti ere udal teknikarien zuzendaritzapean, beraien diseinua planteatu dezaten. Ondoren, bata edo bestea aukeratuko dute bizilagunek, euren beharrizan eta gustuen arabera".

Horretaz gain, Gobela kiroldegian egindako aparkatzeko 286 tokiak zeinentzat izango diren erabaki bitartean, bertan edozeinek autoa utzi ahal izatea eskatuko du Getxoko PPk. "Aparkatzeko tokien esleipena kiroldegia ireki baino hiru hilabete lehenago izango da. Bitartean kotxea uzteko tokia beharko dute instalazioen erabiltzaileek", dio Arruek.

Azkenik, euren etxean zainketak behar dituen hedadeturen bat duten familiei laguntzak ematea eskatuko dute popularrek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun