Martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Gizarte Gaietarako Batzordeak Getxoko PPk aurkeztutako mozioa baztertu izana kritikatu du gaur Marisa Arrue talde horretako bozeramaileak. "Saldu nahi digun jarrera sozial eta aldarrikatzailea ez da egiazkoa. Itxurak baino ez dira, garaia heltzen denean ekintzek ez baitoaz bide horretan", egotzi dio aipatu batzordea zuzentzen duen Iñaki Urkiza EB-Berdeakeko zinegotziari Arruek. Hala ere, udalbatzak gaia eztabaidatzeko aukera egongo da, PPk mozioa biharko osoko bilkuran aurkeztea erabaki duelako: "Bere garaian guztion artean zeozer adostuko genuela agindu zigun Urkizak, baina ez du ezertxo ere egin. Iritzia aldatu eta gure mozioa ones dezala espero dugu", dio popularren ordezkariak. Bertan, emakumearen "benetako" berdintasunaren aldeko adierazpen instituzionala egitea eskatzen zaio Getxoko Udalari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.