"Koska irratiaren eskutik" kontzertuan arituko dira ostiralean Kloratita, Ekin eta UKabilkada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 24a, 23:53

Koska Irratiak antolatutako kontzertuan Algortako Ekin, eskualdeko UKabilkada eta Zorrotza eta Leioako Kloratita musika taldeek joko dute. Kontzertua ostiralean, otsailak 25, arratsaldeko 20:00etan izango da, Leioako Udondo gaztetxean. Musika emanaldiaren ostean jaialdia eta ezustekoak izango direla agindu dute antolatzaileek eta, era berean, "Interviu" aldizkarian irratiaz arduratzen den elkarteari buruzko aipamenak "kriminalizazio saiakerari" erantzuteko "inoiz baino gehiago" autokudeaketa bultzatzeko eta "kontzertura joateko" eskatu diete eskualdeko lagun guztiei.

Ekin

Algortako laukoteak kaleratu berri duen "Zenbat urte" izeneko CDa aurkeztuko du Leioan. 10 kantu berriekin etorriko da dagoeneko orain dela bost urte sortu zen talde algortarra. Metalaren eragin zuzena dute Ekinekoek eta Kop, Etsaiak edo Habeas Corpus bezalako taldeen eraginak nabari zaizkie euren musikan.

Kloratita

Kloratita talde zorrotzar-leioztarrak lehenengo diskoa kaleratu zuen orain dela gutxi. Koska irratiak esan bezala "Inoiz baino gehiago" joko du taldeak, atera berri duten liburu-diskoa autokudeatutakoaren izena, hain zuzen ere.

UKabilkada

Eskualdeko musikariez osatutako taldea gustuko duen plazan arituko da, jakinda taldezaleak Udondon izango direla.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun