"Koskakide" bazkidetza kanpaina abian jarri du Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 25a, 13:21

Irratiaren autokudeaketan sakontzeko, "laguntza ekonomikoa" eskuratzeko, "herriaren babesa" izateko, "kale mailan atxikimendua" bereganatzeko eta elkarteari "oraindik aniztasun zabalagoa" emateko "Koskakide" kanpainari publikoki hasiera eman diote gaur Koska irratiko lagunek. Algortako Telletxe plazan emandako prentsaurrekoan, Koskako eledunek "Interviu" aldizkariak bere 1503. zenbakian Koska irratiari buruz argitaratutakoak "kriminalizaziotzat" jo dute. Gaineratu dutenez, kriminalizazio saiakerari hiru eratan erantzungo diote. Alde batetik, "informazioa zabalduko dugu, jendeak jakiteko zer garen eta nor garen"; beste aldetik "Koskakide" kanpainari ekingo diote, horretan eskualdeko herritar zein elkarteak inplikatuz, eta, azkenik, "erantzunik onena irratsaio onak egitea da" eta horretan jarraitzeko prest daude.

Leire Larrea "Marisorgin" irratsaioko kidea, Fakun Aznarez "Resumen Latinoamericano Internazionala"koa eta Ohian Moragues "Papillons Noirs"ekoak Koska kultur elkarte eta Koska irratiaren erronka berria aurkeztu dute, irratiko 20 kide eta entzuleren aurrean egindako prentsaurrekoan. Izan ere, gaur egun 30 bat bazkide dira irratian eta 17 irratsaio egiten dituzte eta bazkidetza kanpainaren bitartez bi zenbaki horiek ugaltzea nahi dituzte.

"Entzuleren batek edo lagundu nahi duen orok euro bat hilero ematea" da ekonomia aldetik "Koskakide" kanpainak suposatzen duena, Aznarezen esanetan. Baina, Larreak gogoratu duenez, erronka haratago doa: "jendea hurbil daiteke astelehenero Algortako kultur etxean egiten dugun batzarretara eta parte hartu" eta irratsaioetan ere hasi. Eskualdeko elkarte zein herritarrei "nork bere harri-koskorra ekartzea" eskatu diete.

Harremanetarako:
koskaidatzi@euskalerria.org


Gaiaren inguruko berriak:

"Koska irratiaren eskutik" kontzertuan arituko dira ostiralean Kloratita, Ekin eta UKabilkada (2005 Ots 24)

Herritarren babesa eskatu du Koskak (2005 Ots 23)

Zer da Koska kultur elkartea? (2005 Ots 22)

Koska irrati askea erasotua (2005 Ots 21)

Areetako bonba-autoa aitzaki hartuta Getxon bizitzea "itogarria" dela plazaratu du 'Interviu'k (2005 Ots 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun