Koska kultur elkartearen komunikatua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 25a, 14:04

Otsailaren 14an "Interviu" aldizkariak argitaratutako 1.503. zenbakian, 50. orrialdetik 53. orrialdera dagoen artikuluan ETA, Batasuna, Y taldeak... eta abarrekin lotzen dute Koska kultur elkartea. Hori salatzeko, eta gure elkartearen izaera eta helburua zeintzuk diren argi uzteko, oso garrantzitsua iruditu zaigu prentsaurreko bat burutzea. Izan ere, ez dugu zer ezkutatzerik.

Koska kultur elkartea zer da? Euskal kultura eta ohiturak Uribe Kostan bultzatu nahi dituen elkarte bat gara, horretarako ohiko komunikabideek betetzen ez duten esparrua bete nahi genuke, hau da, komunikabide alternatibo bat izan. Horretarako, gure eskualdean dagoen edozein kolektibok parte har dezake eta bere tartea izan eta eskualdean zehar bere iritziak zabaldu, bertan dauden beharrizanak herritarrei jakinarazteko.

Helburu horrekin hasi ginen lanean orain dela bost urte, eta denbora horretan irrati bat teknikoki osatzea lortu dugu, bidean agertu diren aldian-aldiko oztopo guztiak modu batean edo bestean gaindituz. Denbora luze horretan dialez aldatzera behartuak izan gara hainbat alditan: 94.4, 89.8, 104.1 eta 108.0, gainontzeko irratiek zuten indarraren eraginez. Horrez gain, Uribe Kosta osoan edo gehiengoan behintzat, irratia entzun zedin, antena aldatzera behartuta egon ginen. Gainera, antena kokatzeko lekua ere garrantzitsua zen eta horregatik gure lokala aldatzeko beharrean aurkitu ginen.

Guzti horrek suposatzen zuen diru kopurua izugarria zen, baina, hala eta guzti ere, udan egindako lan neketsuari esker, hala nola, txosnak, kontzertuak, kamisetak, zozketak, CDak… aurrera egitea lortu egin genuen. Lokal berria eraiki, horren alokera ordaindu, antena berria erosi, irrati batek beharrezko dituen bitarte teknikoak lortu...

Koska kultur elkartearen filosofia beti izan da autogestioa eta horrela, dugun diru iturria irratiko partaide bakoitzak hilero jartzen duen kuota da, hau ere azken urte horretan hamar eurotara igo behar izan dugularik. Baina hau ez da nahikoa irrati honek aurrera egiteko eta, beraz, gaur, hemen, "Koskakide" kanpaina publikoki abian jartzen dugu, eskualdeko herritar zein elkarteen babesa eskatuz.

Gaiaren inguruko berriak:

"Koskakide" bazkidetza kanpaina abian jarri du Koska irratiak

"Koska irratiaren eskutik" kontzertuan arituko dira ostiralean Kloratita, Ekin eta UKabilkada (2005 Ots 24)

Herritarren babesa eskatu du Koskak (2005 Ots 23)

Zer da Koska kultur elkartea? (2005 Ots 22)

Koska irrati askea erasotua (2005 Ots 21)

Areetako bonba-autoa aitzaki hartuta Getxon bizitzea "itogarria" dela plazaratu du 'Interviu'k (2005 Ots 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun