Getxoko Udalak jakitera eman duenez, emakumeek merkatuan sartu eta bezero izango balira bezala jokatzen omen zuten. Saltoki jendetsuenetan kokatu eta beren biktimei diru-zorroak lapurtzen zizkieten, hauek konturatu gabe. Ondoren, kreditu-txartelak erabiltzen zituzten, kutxazainak ematen zizkien diru guztia ateraz.
Taldeko bi kidek antzeko gertaerengatik aurrekari polizialak dituztela egiaztatu du Poliziak. Identifikatu ondoren, aipatutako pertsonak epaitegiaren deiaren zain daude.