Helduen euskalduntzearen finantzazio "eskasa" salatu dute HABEn Euskaltegi homologatuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 25a, 18:57

Euskaltegi homologatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute gaur Donostian, HABEren egoitza nagusiaren aurrean, Kultura Sailarekin orain dela urte t'erdi sinatutako hitzarmeneko hainbat puntu oraindik ez direla bete, eta horrek euskaltegien egoera normalizatu gabe uzten duela salatzeko. Besteak beste, Miren Azkaratek zuzentzen duen sailak orain arte emandako erantzunak "eskasak" eta "adosturiko gutxienekoak ez dituztela betetzen" iritzi diote euskaltegiek. Uribe Kostari dagokionez, bost euskaltegi ditu AEKk: Lauaxeta (Algorta), Gorliz, Lamia (Leioa), Jentilbaso (Plentzia) eta Nikola (Sopela). Bai & Byk, berriz, zentro bakarra du Algortan. Argazkian, HABEren aurrean azaroan egindako mobilizazio bat. (Aeknet).

Protestaldian AEK, Ika, Labayru, Batuaz, Bai & By, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa, Elkarlan, Gernika 21, Gotzon Garitaonaindia, Maizpide eta Ulialde euskaltegiak ordezkatuta egon dira, ia homologatutako euskaltegia guztiak, alegia.

Protesta-ekintzaren ondoren, euskaltegi homologatuetako lau ordezkari HABEren egoitzara sartu dira eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko iturriek adierazi dutenez, "hamar bat minutu izan dira arduradun batekin hitz egiten eta ohar bat utzi dute, baina ez da inolako itxialdirik egon".

Iragan den azaroan, EAEko administrazioari luzatutako eskaeran bi puntu nagusi jaso zituzten euskaltegiek: 2004-2005 ikasturterako dirulaguntza (2,07 € ikasle orduko), eta sektorearen finantzamendurako sistema iraunkorra 2005eko martxorako zehaztea.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskaltegi homologatuek finantzabiderako akordioa hilaren 18rako sinatzea eskatu diote Kultura Sailari (2005 Ots 15)

Euskaltegi pribatuek diote Jaurlaritzak ez duela "konpromisorik" hartu nahi (2005 Urt 26)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun