Erandioko 21 zinegotzietatik 12k sinatutako agirian, hauek Algecirasko Botafuegoko espetxe zuzendaritza, Arartekoa, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideetarako Batzordea, Espetxe zaintzarako Epaitegi Nagusia eta Espainiako Espetxe Erakundearengana jotzea agindu dute, Bilbaoren egoera konpontzeko. Era berean, egiten diren gestioak Bilbaori jakinaraziko dizkiote eta bere senide, lagun eta bere alde lan egiten dutenei elkartasuna adierazi diete.
Gainera, Jon Bilbaoz aparte, Aiboa Casares, Mila Etxebarria eta Lurdes Cerratori buruzko "gure interesa handituko dugu, Erandioko hiritarrak diren neurrian" adierazi dute EA eta EAJkoek sinatutako testuan. Azken puntuan, "pertsona bakoitzaren eta pertsona guztien giza eskubideen aldeko defentsan aritzea berrestu" eta "bakearekiko erabateko konpromezua" aipatu dute alkate eta zinegotziek.
Unibertsitateetako Presoen Aldeko Taldeek (PAT) eta Oihua Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren agerkari elektronikoak urtarrilean zabaldu zuten Jon Bilbao Morori buruzko erdarazko txosten zehatza. Eragile horiek egindako lana hemen aurki daiteke.
Mikel Arieta-Araunabeña Erandioko alkatea eta