"Beste behin lapurretaren gehiengoa" erabiltzea egotzi die "ustez alderdi eta herri plataforma politikoen ilegalizazioaren aurka dauden horiei, zer eta herritarren erantzun ozena izan duen tasa igoera ezartzeko".
Hain zuzen ere, ehundaka herritarren alegazioei kasurik ez egin izana kritikatu du Getxo Biziak. "Herritar guztioi ezartzen diguten igoera honek sektore langile eta diru sarrera xumeagoak ditugunongan eragin handiagoa izango du eta dendari edo merkatari txikientzat ere zama handia izango da", ezker abertzaleko herri plataformako kideen hitzetan. Aldi berean, tasa igoera "hiri hondakin solidoak erraustera eramateko" neurritzat jotzen dute, "hondakinak tratatzeko modurik kutsakor eta garestiena".
EB-Berdeaki kritika
Horri ere helduz, kritika hitzak jaso ditu EB-Berdeak alderdiak Getxoko PPren aldetik. "Bizkaiko Foru Aldundian babesten ez duten bitartean, Udal honetan errausketaren alde egiten dute", adierazi du Eduadro Andradek. Horretaz gain, merkatariei kalte egingo diela eta familia ugarientzako hobaririk ez dela aurrikusi salatu du zinegotzi popularrak.
Gaiaren inguruko berriak:
Zarama tasei alegazioak aurkezten jarraitzeko dei egiten du Getxo Biziak (2005 Ots 16)
Zarama tasa: %86ko igoera. Eroturik al daude? (2005 Urt 28)
Getxo Biziaren eskaerak berriro ere zakarrontzian (2004 Aza 26)