Omenaldia egin zioten ostiralean Eugenio Gutierrez Salazar "Tigre"ri Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 27a, 23:11

Oihua Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren
agerkari elektronikoak zabaldu duenez, iragan den ostiralean iluntzean Eugenio Gutierrez Salazar "Tigre"ri omenaldia egin zioten hainbat herritarrek Leioako "Eugenio Gutierrez Salazar" plazan. Gutierrez orain dela 21 urte, 1984ko otsailaren 25ean, hil zuen frankotiratzaile batek. Errefuxiatu talde batekin Zuberoako Idauze-Mendi udalerriko baserri batean zegoela hil zuten "Tigre" 29 urtetako leioztar errefuxiatua. Gutierrez euskara ikasketen atsedenaldian baserriaren atarira irten zenean buruan tiro bat jaso zuen eta bertan gelditu zen hilik. Hilketa GALek erreibindikatu zuen, baina orain arte inor ez da akusatua izan bere heriotzagatik.

2003ko azaroan, Guardia Zibilak terrorismoari buruz abiatu berria zuen webgunean, lehenengo aldiz onartu zuen Estatu espainiarrak Gutierrez eta beste 27 eukal herritarrak "GALen ekintza terroristen" biktimak izan zirela. "El Mundo" egunkariak hori salatu eta ordu batzuetara aipatu zerrenda kendu egin zuten. Eugenio Gutierrez Leioan jaio zen 1955ko urtarrilaren 14an eta ETAko zuzendaritzako kidea izatea leporatu zioten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun