Oskarren 77. edizioan, Kodak antzokian banatutako laburmetrai onenari saria Jeremy Irons aktorearen eskutik jaso zuen Andrea Arnold "WASP" filmaren zuzendariak.
Gaiaren inguruko berriak:
Oskar sarietan egongo da Miren Azkarate Ibarretxetarren filmari laguntzeko (2005 Ots 22)
Oskar sarietan hautagaia izango du Getxok (2005 Ots 10)
Javier, Esteban, Jose Miguel eta Santiago Ibarretxe anaiek eta Eduardo Carnerosek (getxoztarrak guztiak) ekoiztu eta Nacho Vigalondo kantabriarrak idatzi, protagonizatu eta zuzendu duen "7.35 de la mañana" filmak Oskarrik ez zuen jaso atzokoan, laburmetrai onenari saria "WASP" britainiarrak irabazi baitzuen. Besteak beste, "Everything In This Country Must", "Little Terrorist" eta "Two Cars, One Night" lanekin batera aritu zen lehian Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Ibarretxe & Company enpresak ekoiztutako film laburra.