Saioa, orohar, ezin da esan ona izan zenik eta hori lehen faseko puntuaketetan gelditu zen argi. Oihana Bartrak (Bilbo), bi ofizio, bi puntu eta bakarkako bi bertsotan, 240'5 puntu bildu zituen, Agin Rezolak (Astigarraga) 239'5 eta hortik aurrera jauzia handixeagoa izan zen. Hirugarren Eneritz Zabaleta (Baiona) izan zen 227'5 punturekin, Andere Arriolabengoak (Aramaio) 217, Joanes Igeregik (Sopela) 196'5 eta Jon Elizetxek (Baztan) 192 jaso zituen.
Saio hotza
Saioa bera ere nahiko hotza izan zen, jende aldetik urria eta bertsolarien ekarpena ere ez zen handia izan. Umore ikutu apur bat jarri zioten bakarrak Agin Rezola eta Joanes Igeregi izan ziren, metrosexualitate eta Mr. Euskadiren aitzakian, baina txapelketa hauetan ez da hau izaten gehien baloratzen dena eta, beste behin, Oihana Bartraren erregulartasuna nagusitu zen.
(Informazioa: Gaztesarea.net)
Gaiaren inguruko berriak:
Joanes Igeregi sopeloztarraren esku dago Abra Saria berriro ere eskualdean geratzea (2005 Ots 24)
Oihana Bartrak jantzi zuen larunbateko txapela eta manifestaldiarekin bat eginez, 18/01 Jarrai-Haika-Segi sumarioa dela eta, Madrileko Auztinegi Nazionalean epaituak izaten ari diren gazteei eskaini zien txapela. Bigarren fasean Bartrarekin jardun zuen bertsolaria Agin Rezola astigarragatarra izan zen, baina azkenean, doinuekin izan zituzten arazoak tarteko, bilbotarrak jantzi zuen