Adin txikikoen talde batek kalteak eragin ditu 16 autotan Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 28a, 14:21

Getxoko Udaltzaingoak adin txikikoek osatutako talde bat atzeman zuen larunbat goizaldean, Areetako Negubide kalean aparkatuta zeuden 16 autoetako kanpoko izpiluak hautsi eta inguruetan hainbat zakarrontzi irauli zutelakoan. Gertatutakoa ikusi zuen auzokide batek ohartu zituen udaltzainak, gaztetxoen atzetik joan eta Areetan aurkitu zituztelarik. Beren gurasoek, udalerriko bizilagunak guztiak, hartu zuten gaztetxoen ardura. Getxoko Udaltzaingoak Adin Txikikoen Fiskaltzara igorriko ditu auziaren gaineko eginbideak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun