Joan den ostegunean hasi ziren Jauregialde, Itsasondo eta Urbasa kaleetako estolda sarea hobetzeko lanak. Horiek bukatu arte gutxi gorabehera lau hilabete igaroko dira, Getxoko udal arduradunek adierazitakoaren arabera. Lanek ondorengo tarteetan izango dute eragina: Jauregialde kalea bere osotasunean, Itsasondo kalea Talaieta eta Matxitxako bitartean eta Urbasa kalea Altube eta Matxitxako bitartean. Momentuz, aipatu lehendabiziko kalean hasi dira obrak egiten eta, ondorioz, bi astetan zehar Jauregialdeko Artagan eta Urbasa kaleen arteko zatia trafikoarentzako moztuta egongo da. Sortu daitezkeen eragozpenak barkatzeko eskatu dute Udaletik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.