Korrika 14k asteazkenean egingo du bere aurkezpen soziala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 28a, 18:28

Korrikak egin ohi duen aurkezpen soziala asteazkenean izango da, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Izan ere, Korrika 14ren omendua Andolin Eguzkitza euskaltzaina zena da. Hori kontuan izanik "ezin aproposagoa" iruditu zaio Korrikako antolakuntzari Euskaltzaindiaren egoitza euskal kultura ordezkarien aurrean AEKk 14. Korrika aurkezteko.

Aurkezpenean, lehenengo eta behin eta gonbidatuei ongietorria eginda, Korrika 14ren bideoa ikusteko aukera izango dute gonbidatuek. Unai Iturriagak idatzitako gidoian oinarritutako Korrikaren bideoak euskara ikasteko konpromisoa hartu duten 47 lagunen esperientziak jasotzen dira.

Ondoren, eta Zuriñe Iarrituk lagunduta, Edurne Brouard Korrika 14ren arduradunak hartuko du hitza. Aurkezpenaren ondoren luntxa eskainiko die Korrika 14k bertara gerturatzen diren gonbidatu guztiei. Ekitaldia 19:30etan hasiko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun