Emakume bati poltsa indarrez tira eginda lapurtzeagatik bi gazte atxilotu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 28a, 20:09

Ertzaintzak 14 eta 15 urteko bi gazte atxilotu zituen ostiral iluntzean Leioan, ustez, emakume bati poltsa indarrez tira eginda lapurtzeagatik. Gertaerak 19:40ak aldera izan ziren. Biktimak berak ohartarazita, Kandela Zubieta kalera hurbildu ziren polizia agenteak. Tokitik hurbil andreak emandako datuekin bat zetozen bi mutil ikusi eta, antza, inguruetara begira eta urduri zeudela ikusita, horiengana jo eta geldiarazi zituzten, lapurrak izan zitezkeelakoan. Polizia agenteetako batek poltsa bilatzen ari zela, bertoko lorategietan aurkitu zuen emakumea, eta mutilengana hurreratuta, gaizkileak eurak zirela baieztatu zuen berak, Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera.

Indarrez lapurtzea leporatuta, atxilotuak izan ziren 14 eta 15 urteko gazteak. Handik gutxira poltsa aurkitu zuten auto baten azpian polizia agenteek eta jabeari bueltatu zioten. Dagoeneko euren gurasoen ardurapean daude adin txikikoak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun