Gaur hasi da Areeta eta Larrabetzu arteko autobusen greba

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 1a, 14:46

UGTk deituta, gaurtik aurrera egingo dituzte lanuzteak, honetako 13 egunetan eta apirilean beste horrenbestetan, "Autobuses de Lujua" enpresako Areeta-Larrabetzu eta Bilbao-Aiartza lineetan. Egun osokoak izango dira greba jardunaldiak. Sindikatuak adierazi duenez, nahiz eta eskola-garraioan eraginik ez eduki, "kalte larriak izango ditu grebak, bidaiariak milaka direlako eta aipatu ibilbideetan garraio publiko gehiagorik ez dagoelako". Bizkaibuseko gainontzeko langileek dituzten "ekonomia eta giza-baldintzak" izatea eskatzen dute greban dauden 13 lagunek.

Areeta-Larrabetzu eta Bilbao-Aiartza autobus-lineetan, martxoaren 1, 4, 5, 6, 7, 9, 10, 11, 12, 13, 16, 18 eta 23an eta apirilaren 1, 4, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 13, 15, 20, 28 eta 29an izango dira egun osoko lanuzteak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun