Altzaga auzoan beste plaza bat eraikitzeko lurrak erosteko erabakia hartu zuen joan den osteguneko osoko bilkuran Erandioko udalbatzak, tokiko erakundean ordezkaritza daukaten alderdi guztiek ados egon baitziren (EAJ-EA. PSE-EE, PP eta EB-Berdeak). Horrela, 401 metro koadroko azalera duen lursaila erosiko du Udalak 180.304 euro ordainduta. Hori erosita, Bekoetxe bidean kokatutako finka oso bat eskuratuko du.
Alde bateko eta besteko garaiera mailak gaindituko dituen bi plataforma bereiziko plaza bat eraikitzeko asmoa dauka Erandioko Udalak eremu horretan. Plazaren diseinuan berdeguneak eta oinezkoentzako ibilbideak ageri dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.