Loiolako San Inazioren eskultura jarri dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 1a, 15:10

Erandioko Udalak Loiolako San Inazioren omenezko estatua jarri du Altzaga auzoko izen bereko kalean. 2,25 metroko altuera duen brontzezko eskultura beste baten erreplika baimendua da, Manuel Cusachs-ek 1999an Bartzelonako Institut Quimic de Sarriá-rentzat egindako igeltsuzko jatorrizkoarena izan ere. Herrian azken urteotan izan den "eraldaketa osatzeko asmoa" erakutsi nahi du Erandioko Udalak. Horrela, "erandioztarrentzat esanguratsuak" izan diren pertsonaia ospetsuen omenezko eskulturez hornitzen ari da herrigunea: Laureano Jado (Jado kalean), Agustin Obieta (Obieta kalean) eta beste pertsonaia batzuk hurrenez hurren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun