Emakumeen Kultur Astea antolatu du Itzartu elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 2a, 13:45
Martxoaren 8an den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldi sorta antolatu du, hilaren 4tik 12ra bitarterako, Sopelako Itzartu elkarteak. Urtero bezala, Emakumeen Kultur Astea ospatuko dute herrian. Hain zuzen ere, ostiral honetan emango zaie hasiera ekitaldiei "Musica Romantica" izenburuko piano eta flauta emanaldiarekin. Aipatu kontzertua Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera. Aste honetako gainontzeko jarduerei dagokionez, igandean, "Cosas de la vida" antzezlana eskainiko du kultur aretoan Itzartu taldeak berak, 19:30etik aurrera. Aipatzekoa da ere Toti Martinez de Lecea idazleak parte hartuko duela jardunaldietan, hilaren 7an, astelehenean, hurrenez hurren. "Mujer al día" mahaingurua ekarriko du Sopelako udaletxeko hall kulturalera. (Argazkian, Itzartu elkarteko kideak Sopelako jaietan).
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, tarta lehiaketa egingo dute, 18:00etatik aurrera, Sopelako Kultur Etxean. Sari banaketaz gain, dantzaldia ere egongo da. Hurrengo egunean, Galatea taldeak "Alas de luna" poesia eta musika emanaldia eskainiko du, 19:00etatik aurrera, toki berean. Ostegunerako, berriz, lehiaketa ugari daude antolatuta Kultur Etxeko areto nagusian, 18:00etan hasita: Poesia eta kontakizun laburren VII. edizioa, errezitazioa eta, azkenik, Pintura II. Txapelketa eta guzti horien sari-banaketa. Ikerne Goikoetxearen umorearekin ere gozatzeko aukera egongo da egun horretan.

Azkenik, asteari amaiera emateko, martxoaren 11an (ostirala), 18:30ean, filma ploiektatuko da hall kulturalean eta, larunbat horretan, Artxandako Euskal-Sena jatetxera abiatuko da, 14:30ean, autobusa Itzartu elkartearen urteroko bazkaria egiteko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun