Sopelako Sabino Arana eta Larragoiti kaleen arteko gurutzagunean jartzen ari diren errotonda guztiz bukatuta uzteko, dagoeneko azken asfaltatze lanak egiten dihardute bertan. Hori dela eta, gaur goizetik aurrera, errepide norabide bakoitzerako semaforo banaren bidez erregulatzen ari dira trafikoa, "zentzuzkoa denez" horrek sortzen dituen auto-ilarak kontutan hartuta. Udal arduradunek adierazi dutenez, "gehienetan" bost minutu baino gehiagokoa ez da izaten geldirik egon beharreko denbora. Gainera, gauez, semaforoak ez dira martxan egongo.
Seguru asko, bihar egongo dira maituak asfaltatze lanak. Hortaz, auto-ilararik ez da sortuko, semaforoak kenduko baitira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.