Elurretara irteera antolatu du Peña-Txurik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 2a, 14:23

Martxoaren 11, 12 eta 13an Frantziako La Mongie-ko elurretan ibiltzeko aukera izango dute Peña-Txuri taldeak antolatutako irteerara joateko izena eman nahi dutenek. Horretarako, Akilino Arriola kaleko Viajes Halcon bidaia-agentzian hartu beharko dute tokia interesa duten guztiek. Salneurria 120 eurokoa da Sopelan erroldatutako lagunentzat: bidaia, fortaitak eta pentsio erdiko ostatua hotelean daude sartuta horretan. Sopeloztarrak direla egiaztatzeko DNI fotokopia eta errolda-agiria aurkeztu beharko dute. Gainontzeko udalerrietakoak direnentzat, berriz, 150 euroko da txangorako prezioa. Sopelako Udalaren laguntza jaso du Peña-Txurik jarduera antolatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun