Gaur eta hurrengo egunetako egitaraua honako hau da:
- Martxoak 2: "Caminantes" antzerki txikia. 19:00etan.
- Martxoak 3: "Chiapas, Guajaka... Resistencia indigena en Mexico", 19:00etan.
- Martxoak 4: "Oihaneko ibilbidea" argazki-emanaldia, 19:00etan.
- Egunero, martxoaren 4ra arte: "Ispiluetatik begiradak" Txiapaseko argazkien erakusketa, 11:00etatik 22:00etara.
Txiapas, zapatismoa eta herri indigenen inguruko astea burutzen ari da Itzubaltzeta / Erromon Branka kultur elkartea. Astea atzo hasi zen "Caminantes" filmaren bideo-emanaldiarekin, baina oraindik badira ekintza asko aste horretaz gozatzeko. Hala nola, Txiapaseko argazkien erakusketa, antzerkia, Mexikoko indigenen erresistentziari buruzko hitzaldia eta argazki-emanaldia. Herrien askatasunaren aldeko aste hori martxoaren 4an bukatuko da.