Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak bere ateak zabaldu dizkie herritar guztiei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 2a, 15:17

Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak gure herriko jaiak ospatzeko laguntza behar dela esan nahi dizue. Horregatik, eta Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea jende guztiarentzat irekita dagoelako, jai batzordera etortzera animatzen zaituztegu. Asteartero biltzen gara Santa Eugenia plazako kultur etxean (goiko solairuan), 20:00etan. Anima zaitezte, zuen laguntza behar dugu! (Argazkian, KLK, Erromo eta Pinuetako jai Batzordea osatzen duten kuadriletako bat).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun