Gaztetxean egingo diren ekitaldien egitaraua:
- Martxoak 2: Francisco Barrios kantautore mexikarraren "Mastuerzo" bakar-hizketa eta musika emanaldia, 19:30ean.
- Martxoak 3: Gaztetxearen ohiko antolatze-batzarra, 20:00etan.
- Martxoak 5: Antzerki tailerraren eskutik eta Gazte Enbata konpartsak babestuta, bapateko match eta musika emanaldiak eta torturari buruzko antzerkia, 20:30ean.
- Martxoak 7: Gaztetxeari buruzko batzar informatiboa auzokideekin, 20:00etan.
- Martxoak 10: Gaztetxearen ohiko antolatze-batzarra, 20:00etan.
- Martxoak 12: Kontzertua UKabilkada, Oi! Kobras eta Suspenders taldeekin, 22:00etan.
Harremanetarako:erromokogaztetxea@euskalerria.org
Itzubaltzeta gaztetxea, dagoeneko bost hilabete bete dituela eta Itzubaltzeta / Erromon denbora gehien iraun duen gaztetxea izanda, hainbat ekitaldi prestatu ditu datozen egunetarako. Gaur, Francisco Barrios kantautore mexikarraren bakar-hizketa izango da; larunbatean, antzerkia eta bapateko antzeslanak; datorren astelehenean, martxoak 7, batzar informatiboa egingo dute auzokideekin; eta martxoaren 12an, larunbata, kontzertua UKabilkada,