Getxoko udaletxean ere batuko ditu sinadurak Aukera Guztiak hautesle-elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 2a, 18:25

Aukera Guztiak hautesle-elkarteak EAEko apirilaren 17ko hauteskundeetan parte hartu dezan sinatzeko parada egongo da Getxoko udaletxean ostiralean eta larunbatean. Horrela, Uribe Kostako eskualdean, Areetara eta Algortara izan ez ezik Negurira hurbildu ahal izango da Aukera Guztiei bidea zabaldu nahi duena. Horretarako ordutegia 16:00etatik 19:00etara izango da ostiralean, martxoak 4. Larunbatean, martxoak 5, berriz, goizez sinatu ahal izango da: 9:00etatik 13:30era.

Edonork parte har dezake ekimen horretan aukeraguztiak@hotmail.com posta elektronikora idatziz.

Aukera Guztien alde Uribe Kostan sinadura emateko egutegia:

- Martxoak 2, asteazkenea: Algortako Amesti notaritzan (Amezti kalea, 6), 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:45era; eta Areetako Gimeno Gomez Lafuente eta Perez Rodriguezen notaritzan (Eskoletako plaza 1), 9:15etik 13:15era eta 16:15etik 18:30era.

- Martxoak 3, osteguna: Algortako Amesti notaritzan (Amezti kalea, 6), 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:45era; eta Areetako Gimeno Gomez Lafuente eta Perez Rodriguezen notaritzan (Eskoletako plaza 1), 9:15etik 13:15era eta 16:15etik 18:30era.

- Martxoak 4, ostirala: Getxoko udaletxean, 16:00etatik 19:00etara.

- Martxoak 5, larunbata: Getxoko udaletxean, 9:00etatik 13:30era.

- Martxoak 7, astelehena: Algortako Amesti notaritzan (Amezti kalea, 6), 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:45era; eta Areetako Gimeno Gomez Lafuente eta Perez Rodriguezen notaritzan (Eskoletako plaza 1), 9:15etik 13:15era eta 16:15etik 18:30era.

- Martxoak 8, asteartea: Areetako Gimeno Gomez Lafuente eta Perez Rodriguezen notaritzan (Eskoletako plaza 1), 9:15etik 13:15era eta 16:15etik 18:30era.

- Martxoak 9, asteazkenea: Algortako Amesti notaritzan (Amezti kalea, 6), 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:45era; eta Areetako Gimeno Gomez Lafuente eta Perez Rodriguezen notaritzan (Eskoletako plaza 1), 9:15etik 13:15era eta 16:15etik 18:30era.

- Martxoak 10, osteguna: Algortako Amesti notaritzan (Amezti kalea, 6), 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:45era; eta Areetako Gimeno Gomez Lafuente eta Perez Rodriguezen notaritzan (Eskoletako plaza 1), 9:15etik 13:15era eta 16:15etik 18:30era.

Gaiaren inguruko berriak:

Areetan eta Algortan batuko ditu sinadurak Aukera Guztiak hautesle-elkarteak (2005 Ots 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun