Matrakak berak jakitera eman duenez, Aitor Txarterina ipuin kontalaria eta bizikleta saltzailea izango da Xake taulatik aurkezle lanak egin eta festa girotu eta gidatuko duena. Txarterinak abantaila izango du, bertako ikaslea izan baita eta kafetegia primeran ezagutzen baitu.
Algortako Fredi Paia bertsolaria izango da gonbidatuetako bat, baina, jakina, ez da bakarra izango. Bideo emanaldi eta DJekin tartekatuta, Kashbadeko abeslaria izan eta talde propioa duen Sorkun, Oreka TX txalapartari multimediatikoak, Makala Sound System eta Blami Aktion-Painting ere bertan izango dira.
Matrakalariak
Bere aldetik, Matrakako kazetari eta kolaboratzaileak Matrakako azken alea banatzeaz aparte, prest egongo dira "edozein motatako ekarpenak hartzeko" eta "Matrakaren atzean hezur-haragizko jendea" dagoela erakusteko. Baina, kontuz haiekin, jendearen atzean ere ibiliko baitira Matrakarako kolaboratzaile berriak erreklutatzen.