Joan Fotcubertaren lan artistikoak Bilboko Itsasadarra: Vulkanoren sutegia izenburudun erakusketa sortu du. Hain zuzen ere, Josu Murueta Kultur Gunean egongo dira bere argazkiak, martxoaren 11ra arte, 9:00etatik 21:00etara bitarteko ordutegian. Erandioko kultur arduradunen esanetan, "paisaia eta historia bati egindako kantu epikoa dugu". Vulkano, mitologia erromatarrean, suaren eta metalgintzaren jainkoa zen, eta haren sutegiak itsasadarraren ezkerraldeko izaera industrial berezia sinbolizatzen du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!