2005eko martxoaren 8a: Emakumeon eskubideak borrokatuz, Euskal Herria martxan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 2a, 21:27

Emakume langileon eguna den honetan ezin ditugu ahaztu geure inguruan gertatzen ari diren hamaika eraso eta erailketen gorakada izugarria. Hala ere emakumeok pairatzen ditugun diskriminazio eta bortizkeria modu anitzen kontra hartzen diren konpromisoak eta jartzen diren bitartekoak koiunturalak eta partzialak dira. Hau ez da nahikoa. Neurri errealak eta erasotzaileen bazterketa soziala beharrezkoak ditugu. Emakumeon kontrako indarkeriari, tolerantzia zero. Emakumeok jendarte osoa martxan jarriko dugu.

Euskal Herria martxan

Momentu garrantzitsua bizitzen ari gara geure herrian. Hainbat alderdi politiko euren proiektu eta estrategiak ari dira mahai gaineratzen, iniziatibaz beteriko eztabaida soziala martxan dago gatazkaren konponketarako... Baina edozein urrats ezinezkoa da, emakumeon partehartzerik gabe. Biztanleriaren erdia gara eta subjektu aktiboa izateko beharra ardura eta eskubidea daukagu.

Gatazkaren konponbidean ere emakumeok subjektu aktiboak gara, emakumeon hitza eta ikuspegi feminista prozesu honetan ezinbestekoak ditugu. Emakumeok Euskal Herria martxan jarriko dugu.

Mundu osoa martxan

Emakumeon Mundu Martxako partaideok Izadiarentzako Munduko Gutuna erreleboen bidez zabalduko dugu, Brasiletik hasita. Maiatzaren 24tik 27ra Euskal Herriaren txanda izango da mundu antipatriarkal baten beharra jendarteari helarazi eta emakumeon eskubideak errespetatzeko aldarrikapena kaleratzeko.

Honetaz gain, Emakumeon Mundu Martxako Plataformak euskal emakumeon eskubideen karta burutzeko prozesua jarriko du abian, bermatu gabe dauzkagun eskubide ororen zerrenda gauzatzeko eta hutsuneetatik exijentziak bideratzeko. Emakumeok mundu osoa martxan jarriko dugu.

Egun hauetarako deialdiak:

Martxoak 5, larunbata

- Kontzentrazioa Telletxen, 13:00etan.

Martxoak 7, astelehena

- Hitzaldia Algortako Kultur Etxean, 19:00etan.

Martxoak 8, asteartea

- Irratsaio berezia Koska irratian.
- Manifestazioa Bilbon, 19:30etik aurrera, Arriagatik abiatuta.


Algortako Bilgune Feminista
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun