Horiei dagokionez, umorezko film laburrik onenari 1.700 euro emango dizkiote, dokumental laburrik onenari beste horrenbeste eta ikus-entzunezko eskoletako metraje laburreko film onenari 1.000 euro.
Informazio gehiago nahi izan ezkero, Erandioko Kultura, Gazteria eta Kirola Arlora (Irailaren 23a plaza, z/g) zuzendu beharko da parte hartu nahi duena.
Erandioko II. Film Laburren Lehiaketan parte hartzeko, apirilaren 19ra arte dago zabalik lanak aurkezteko epea. 2004ko urtarriletik gaur egunera arte egindakoak izan beharko dute, dokumentalak edo umorezkoak eta euskaraz zein erderaz eginak izan daitezke. Filmeen iraupena 35 minutukoa izango da gehien jota eta DVD formatoan aurkeztu beharko dira, orijinala eta kopia. Aurkeztutako filmeak maiatzaren 9tik 14ra egingo den zinemaldian erakutsiko dituzte jende aurrean. Hain zuzen ere, amaiera ekitaldian banatuko dira sariak.