Egunotan egingo dituzten XV. Kultur Topaketen harira eta aipatu jardunaldiak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotuz, martxoaren 8an ez ezik, aurreko eta ondorengo egunetan ere, hainbat ekitaldi antolatu ditu Erandioko Emakumeen Elkarte Sozio-Kulturalak. Besteak beste, Urteko Batzar Nagusia egingo dute astelehenean, 19:00etatik aurrera, Bekoa ikastetxean. Hurrengo egunean, aipatu eguna ospatzeko, bazkaria eta dantzaldia prestatu dute Artxandako El Leon jatetxean. Autobusak Erandioko metro geltoki ondoan hartuko ditu emakumeak, 14:00etan, bertara joateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!